Aurten izen-emateko bidea zabaldu dute nagusien danborradan zaldi gainean joateko. Danborradako antolatzaileek izena emateko orri bat prestatu dute propio horretarako, eta QR baten sartu, interesa duenak kode hori telefono mugikorrarekin eskaneatu eta barrura sartzeko.
Gainerakoan, entseguak aurrera doaz. Larrañako kantxan egiten dituzte nagusiek entseguak; orokorra hango futbol zelaian egingo dute.
Umeen danborrada prestatzen
Umeen danborrada hilaren 20an izango da eta prestaketa lan horiek ere aurrera doaz. Eltzian egiten dituzte umeek entseguak.
Agendan daude sartuta bi danborradetako entsegu egunak eta orduak.