Hamargarren aldiz egingo da aurten, domeka, Oñatiko mendi martxa eta urteurren horren bueltan liburu aurkezpenak, ikus-entzunezkoen emanaldiak edo Pou anaien hitzaldia moduko ekintzak antolatu ditu urtean zehar. Gaurko, eguaztena, hitzaldia antolatu du, Pirinioetako glaziarren inguruko hitzaldia.
'Pirinioetako azken glaziarrak galbidean' du izena hitzaldiak eta Eñaut Izagirre izango da hizlaria. "Goza dezagun Aneto, Infierno, Perdido, Vignemaletaz... ez baitzaie asko geratzen", ohartarazi du.
Hitzaldia Oñatiko kultura etxean izango da gaur, 19:00etan.
Zapatuan da mendi martxa
Aurtengo Oñatiko mendi martxa, hamargarrena, zapatuan, hilak 13, izango da. Arten ere bi ibilbide izango ditu: 23 kilometrokoa –08:00etan abiatuko dira plazatik– eta 31 kilometrokoa –07:00etan aterako dira plazatik–. Izen ematea itxita dago.