San Migel jaien barruan, irailaren 30ean egingo da aurten ere berakatz-zopa lehiaketa. Izen-emate epea irailaren 18tik 23ra egongo da zabalik. Oñatiko kultur etxean bertan eman daiteke izena, baita posta elektronikoz, posta arruntaz edo telefono bidez: 943 78 03 53 edo kultura.idazkaritza@onati.eus.
Parte hartzen dutenen artean herriko jatetxe batean bi pertsonentzako afaria zozketatuko da. Horrez gai, beste bi sari ere egongo dira: 200 euro talde irabazlearendako eta 100 euro bigarren sailkatuarendako,
Hauek dira parte hartzeko oinarriak:
- Talde bakoitza bi pertsonaz osatuta egon beharko da. Plaza mugatuak izango dira (lehentasuna oñatiarrek edo-eta Oñatin erroldatuak izango dute); hala, gehienez hamabost bikotek hartu ahal izango dute parte. Kopuru hori gaindituz gero, zozketa egingo da izena eman duten guztien artean.
- Parte hartzen duen bikote bakoitzari 20 euroko balioa duten udal bonoak emango zaizkio osagaiak erosteko. Era berean, Udala arduratuko da lan-mahaiak jartzeaz. Parte hartzaileek sua eta ontziteria eraman beharko dute.
- Prestaketa lanak plazan egingo dira. Gutxienez 6 pertsonentzako kantitatea egin beharko da. Lehiakideak, beranduenera, 13:00etarako prestatu beharko dute berakatz zopa. Epaimahaia prestaketa-lanak ikustera pasatuko da eta irabazlearen izena emango du, prestatutakoa probatu ondoren.