Batetik, antzerkia familian saioa egingo dute urriaren 25ean, azaroaren 22an eta abenduaren 13an, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Bestetik, 16 urtetik gorakoek gorputz adierazpena landuko dute urriaren 11n eta azaroaren 15ean. Azkenik, Klown ikastaroak egingo dituzte irailaren 15etik urriaren 27ra, astelehenero, 17:00etatik 19:00etara bitartean.
Ikastaroak Kulturolan izango dira; Doke antzerki taldearen gelan. Informazio gehiagorako edo izena eman nahi izanez gero, idatzi dokeikastaroak@gmail.com helbidera.