Gehienak oinez gerturatuko dira Urbiara; izan Arantzazutik edo Araba aldetik. Baina, ibilgailuarekin ere igo ahal izango da. Baina, oraingoan 4x4 ibilgailuan joan behar da pista zati bat egoera txarrean dago-eta. Ibilgailuko bost euro kobratuko dute.
Hauxe da San Inazio eguneko egitaraua, Urbian.
- 11:30ean, bertso-meza. Ondoren, hamaiketakoa Partzuergoak eskainita
- 13:00etan, herri kirolak. Idiazabalen eta Zegamaren arteko lehia
- Bertsolariak eta soinujolean egunean zehar
- Erromeria: Miren, Agur eta Oier, Fondakoak antolatuta
Ospakizun honen ostekoa, Urbiako fondaren mendeurrenekoa izango da. Abuztuaren 30ean beteko ditu 100 urte.