Zortzi kantu ditu Zentzu Okerra taldeko lehen diskoak, Lotzen gaituen soka lanak. Horietako bat da diskoaren aurrerapen moduan bideoklip eran aurkeztu zuten Babesa. Digitalki entzuteko moduan bazegoen ere, orain euskarri fisikoan iritsi zaizkie eta salgai jarri dituzte tabernetan: Oñatin –Boga eta Aker–, Arrasaten –Taupa eta Irati–, Bergaran –Arrano– eta Aretxabaletan –Urbaltz–.