Joxe Azurmendi euskal pentsalari zegamarra hil zen atzo 84 urte zituela. Euskararen, euskarazko kulturaren eta Euskal Herriarteko hautuak eraberritzen funtsezkoa izan da haren pentsamendua 60-70eko hamarkadetan, eta ibilbide intereltuala Arantzazuko frantziskotarrekin hasi zuen. Azurmendiren biografian jasota dagoenez, berak eskatu zuen 10 urterekin Arantzazuko frantziskotarrekin ikastera joateko. Ostean, Erriberrin burutu zituen filosofia ikasketak eta 1959ko uztailean Arantzazura itzuli zen, lau urtez, teologia ikastera. Urte hartan sartu zen Jakin Taldean.
60ko hamarkada erdian Europan barrena jarraitu zuen, bereziki Alemanian, eta frankismo ostean Euskal Herrira itzuli zen arte. Harrezkero, garaian garaiko auziak pentsatzeko marko propioak eraikitzen aritu da.
41 liburu baino gehiago utzi ditu idatzita, 118 liburu-zati, 523 artikulu eta hiru itzulpen. Jakin Taldetik adierazi dutenez, "minorizazio eta zapalkuntza egoera betean, euskararen alde egitearen zentzuaz galdetu zuen, eta aldarrikatu jaiotzak ez, ekiteak egiten duela bat euskaldun; euskararen aldeko praktika jarraituak elkartzen duela diren eta izango diren euskaldunen komunitatea. Bere garaiko eta etorkizuneko euskaldunentzat pentsatu duen filosofoa joan da".
Halaber, 1984an, tesi lana aurkeztu zuen Jose Maria Arizmendiarrietari buruz. Tesia liburu bezala argitaratu zuten El hombre cooperativo. Pensamiento de Arizmendiarrieta izenarekin.