Oñatiko LGTBIQ+ kolektiboaren errealitatean sakontzeko saioa egingo dute

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko mai. 13a, 11:38

Otsailean abiatu zuen Udalak, Oñatiko LGTBIQ+ kolektiboaren diagnostikoa egiteko prozesua eta atzo, astelehena, sexilioa gaia online aztertu ostean, kolektiboaren errealitatean sakontzeko bigarren saio bat egingo dute hilaren 20an.

Lan-saioei hasiera emanda, urrats berria eman du dagoeneko martxan den Oñatiko LGTBIQ+ kolektiboaren diagnostikoa egiteko prozesuak.

Hurrengo lan-saioa maiatzaren 20an, datorren martitzenean, izango da. Kolektiboaren errealitatean sakontzeko saioa izango da eta bi ordutan egingo dute; bata, 14:30etatik 16:00ak artean (kultura etxean), eta, bigarrena, 18:00etatik 20:00etara (Eltzian). Modu horretara, bakoitzak ahal duen ordutegia aukeratzeko aukera eman nahi izan dute.

Izen-ematea

Parte hartzeko izena eman behar da lgtbiq@onati.eus helbidera idatzita edo telefonoz deituta zenbaki honetara: 688 621 213.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak