Pierra Menta lehiaketa mendiko eskiaren munduko hitzordu nagusia da; lau egun Frantzian, Beaufortain-en, 2.000 metrotik gora eskalatu beharreko hamabost tontor; ertz zorrotzak, kranpoien erabilera, jaitsiera basatiak.... "Nire proba kuttuna da. Alpeetan egin izan ditut Patrulla de los Glaciares (Suitza) eta Mezzalama (Italia), baina egun bakarreko probak dira. Pierra Mentari xarma ematen dio lekuak. 1.000 metrotan dago herria, Le Planay, bailara ikusgarri batez inguratuta. Lau egunekoa izateak ere aparteko balio ematen dio. Are gehiago, ez da bakarrik proba bera. Inguruan dagoen guztia: bizipenak hango bizilagunekin, antolatzaileekin, beste eskiatzaileekin...". Beaufortain bailaran dauden mendiei eta elur pilaketari esker, lau egunetako bakoitzean leku ezberdinetan ibiltzeko aukera izaten dute eskiatzaileek, etapa guztiak Le Planay herrian hasi eta bukatuta.
Hobekuntzak
Bi hamarkadak askorako ematen dute, zentzu guztietan; eta Pierra Mentak ere izan du bilakaera, hoberako. "Bereziki, segurtasunean asko hobetu dutela esango nuke. Hasierako urteetan mendi ertzak oso arriskutsuak ziren. Nik neuk bota astunekin egin nuen lehen Pierra Menta. Iñaki Urteaga lagunarekin joan nintzen orduko hartan, eta abentura moduan hartu genuen. Proba bukatzea lortu genuen, eta, eskiatzen denbora asko generaman arren, ikasi genuen ezin dela hara joan prestakuntza onik gabe. Batez
ere, jaitsiera gogorretarako".
URTEREKIN IKASI
ZUEN ESKIATZEN ETA
2003AN EGIN ZUEN
LEHEN PIERRA MENTA,
IÑAKI URTEAGAREKIN
Segurtasuna ahalik eta gehien bermatze aldera egiten da Pierra Menta bikoteka, horrek
dakarren guztiarekin: "Mendi lasterketa horietan metro as kotako altueran zaude, eta ezin duzu zulo, zuhaitz edo arrisku guztietan jende ezagunik izan. Bikoteka lehiatzean, elkarri lotuta gaude, eta elkar zaintzen dugu". Iñaki Urteaga, Arkaitz Letamendi, Balen Tolosa, Iban Letamendi, Igor Alzelai, Joan Maria Vendrell, Gorka Galdos, Aitor Ajuria, Axier Alonso eta Ander Sistiaga izan dira Otxoarekin bikotekide Pierra Mentan.
Soldadutza, Candanchun
Aitarekin hasi zen mendira joaten, txikitan, baina eskiatzen soldadutzan ikasi zuen, Candanchun, 19 urterekin: "Eskiak zer ziren ere ez nekien, soldadutzara joan nintzen arte. Mendiko talde batean egitea tokatu zitzaidan, eta teoria asko izaten genuen: elur-jausiak nola kudeatu, eskiak nola konpondu, foka-larruak nola aldatu... Bi hilabete egin nituen han, eta maiteminduta itzuli nintzen Oñatira", gogoan du Aitor Otxoak.
Mendiko eskiko lehen proba 2022an egin zuen, Arango ibarrean (Lleida); hura ere, lagunekin. "Urtebete lehenago ikusi genuen lasterketak jokatzen zirela. Berotu egin ginen, eta joatea erabaki genuen Urteagak, Arkaitz Letamendik eta hirurok. Hurrena Euskal Herriko txapelketa izan zen".
ARKAITZ LETAMENDI
IZAN DU BIKOTEKIDE
BOST ALDITAN;
AZKENA JOAN MARIA
VENDRELL IZAN DA
Lasterketa gutxi
Mendiko eskiak Euskal Herrian izan duen bilakaeraren protagonista eta lekuko izan da Otxoa. Behin baino gehiagotan, aitzindari izan dela ere esan diote. Baina ez du bere burua aitzindaritzat: "Oso urrutira joan gabe, Oñatin eskiatzaileak egon dira, aitzindariak izan direnak. Eskistan eskiatzen zuten. Kable bat ipinita egon zen han. Pen-
tsa! Aitzindaritzat har dezaket neure burua mendiko eski probetan parte hartzen. Izan ere, garai hartan, ez zegoen ia lasterketarik Euskal Herrian. Andoni Areizagak eta orduko Euskal Herriko Mendi Federazioko presidente Antxon Bandresek sustatu zituzten. Urte batzuetara, Altitoy antolatzen hasi ziren".
Noiz arte?
Bere buruarekin "oso lehiakorra" dela aitortu du, eta mendiko eskiarekin "disfrutatzen" jarraitzen duela ere bai. "Azken hori da gakoa. Hogei Pierra Menta egin ditut, baina ez dut beste zifrarik ipini erronka moduan. Gorputzak eta buruak laguntzen didaten bitartean jarraituko dut mendiko eskiaz disfrutatzen. Familia ere badaukagu, eta haiek
ere kontuan hartu behar dira".