Zortzigarren konpost-gunea Lizaur kalean ari dira egokitzen

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko urt. 25a, 16:33

Lizaur kalean egongo den konpost-guneko lanak.

Otsailaren hasieran erabilgarri egongo da eta izena eman dutenei erabilerarako argibideak emango dizkiete.

Konpost-gune bat ari dira prestatzen Lizaur kalean, inguruko bizilagunek eskatuta. "Interesatuak non bizi diren ikusita eta eurek egindako proposamenak aztertuta", toki "irisgarriena eta egokiena" Lizaur kalea dela uste du Udalak, Iker Oñate Ingurumen batzordeburuak azaldu duenez. Gaineratu du otsailaren hasieran egongo dela erabilgarri eta izena eman duten bizilagunak bilera batera deituko dituztela orduan, erabilera-irizpideak azaltzeko eta zalantzak argitzeko.

2013a ezkero

2013an jarri zuten lehen konpost-gunea Oñatin, eta zortzigarrena da Lizaur kalean egongo dena. Hango erabiltzaileek ez ezik, beste 200 familiak baino gehiagok ere erabiltzen dituzte egun, Oñatek emandako datuen arabera, eta bertan egiten den konposta erabiltzaileen artean banatzen dutela gaineratu du, ongarri moduan erabiltzeko, "baita ekologikoan jarduteko ere". Gogorarazi du, bestalde, auzo-konposta egiten duten herritarrek hobariak dituztela hondakinak biltzeko tasan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak