Elikadura Mahaia sortzeko proposamenarekin egin zuen aurkezpena horretarako lanean ibilitako lantaldeak azaroaren amaieran. Hitzaldiak antolatu zituzten abenduko hiru egunetan eta gaia herritarrei azaltzeko aprobetxatu. Herritarrek interesa agertu dutela ikusita, Elikadura Mahaia sortzeko lehen bilera egingo dute gaur. Tokiko elikadura jasangarriaren aldeko sentsibilizazioan, ekintzetan, saretzean jardungo du mahai horrek eta urratsak eman taldea osatu eta dinamika hartu ahala.