Dwingi Dwingi taldeak egindako bideoarekin Gabonetako erosketak ere herriko dendetan egiteko deia zabaldu gura izan du Txandak, herriko merkatarien elkarteak. Atzo, eguaztena, bota zuten lehengo aldiz, zinema-aretoan, eta eguerditik aurrera jarri ikusgai. Abenduaren 2tik urtarrilak 5era erosketak Txandan eginez gero, gainera, sariak irabaz daitezkeela ere iragarri dute.