Gabonak bueltan dira eta urteari agur esateko prestatzen ari gara Txandan, sorpresaz eta sariz betetako kanpainarekin. Abenduaren 2tik urtarrilaren 5era bitartean, saltokietan 100.000 papertxo banatuko ditugu gure bezeroen artean, eta zenbaki horiek Erregeetako Loteriaren zozketan sartuko dira. Sariak 5.000 eurokoak izango dira guztira eta honela banatuko dira:
1. Saria: 1.000€ zenbakia Erregetako Loteriaren lehen sariarekin bat datorren boletoarentzat.
2. Saria: 600€ zenbakia Erregetako Loteriaren bigarren sariarekin bat datorren boletoarentzat.
3. Saria: 400€ zenbakia Erregetako Loteriaren hirugarren sariarekin bat datorren boletoarentzat.
30€-ko beste 99 sari: Erregetako Loteriaren lehen sariaren azken hiru digituekin bat datozen zenbakiak dituzten boletoentzat.
Sariak emateko ekitaldia 2025eko urtarrilaren 11n izango da, 13.30etan Santa Ana Antzokian. Garrantzitsua da gogoraraztea sariak jaso ahal izateko saridunek saritutako papertxoak aurkeztu behar dituztela, eta papertxoak jaso ziren saltokiko zigilua jarrita izan behar duela.