2024/10/27 10:00 - 13:00

Irteera

Familientzat txango gidatua, Aitzulora

Familientzat txango gidatua, Aitzulora
Arrikrutzeko aparkalekua, Debagoiena Oñati

Arantzazuko parketxeak antolatutako ibilbide gidatua aukera paregabea da Aizkorri-Aratz natura-parkea ezagutzeko, Aitzulo zehazki. Urriak 27an, goizeko 10:00etan  Arrikrutzeko aparkalekua igaro eta kilometro eta erdira errepidearen ezkerraldean dagoen aparkalekuan hasiko da txangoa. Hiru orduko iraupena izango du, azalpenak barne, eta 13:00etan emango zaio amaiera ekintzari. 6 eurokoa izango da prezioa eta 12 urtetik beherakoentzako 4 euroko kostua izango du. Aurrez izena eman behar da, plaza mugatuak izateaz gainera, eguraldiari dagokionez azken orduko aldaketaren bat balego, antolatzaileek abisua emateko aukera izango dutelako. Izena emateko edo informazio gehiagorako: 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak