Saratxoko ur jauziaren indarra erabiltzen da, beste batzuekin batera, Oñatiko Ur Jauziak-en. 100 urte betetzen dira gaur ubide hori martxan jarri zutela.
Iturburuari buruzko datu batzuk jaso zituen Joxe Angel Urkia araoztarrak Goiena.eus atarian. Esaterako, ubideak 1.674 metro dituela eta horietako mila, kilometro bat, haitzean zulatutako tunel bat dela. Hemen
Tomas Igartuaak, berriz, beste hainbat kontu eta detaile eman dizkio Miren Urkiola kazetariari Oñati Irratian egindako elkarrizketan. Hemen entzungai.