Urak hodi baten igotzen du iturburutik horraino.
Saratxoko kanaleko tunela Urrexolako haitzetik barrena zulatu zutenean, frantziar ingeniariak kanala bi aldeetatik zulatzea proposatu zuten. Araoztar baserritarrek pentsatu zuten ingeniariak erotu egin zirela, bi tunelak ez zutela inoiz bat egingo. Baina bat egin zuten, eta altueran 0,5 metroko okerrarekin bakarrik. Harrezkero, ingeniari frantsesak "oso listuak" direla esaten zuten Araotzen.