Hainbat herrialdetako adituak daude parte-hartzaileen artean, mintegiak helburu baitu ararteko mota ezberdinetan lan egiten duten akademiko eta profesionalak batzea, diziplinazko eta munduko hainbat lekutako ikuspegiekin; bada, tartean izan da gaurko saioan, adibidez, Manuel Lezertua, EAEko Arartekoa.
Antolatzaileek azaldu dutenez, herrialde gehienek sektore publikoko edo pribatutako ararteko erakundeak dituzte, eta "auzitegiei gatazka alternatiboak konpontzeko aukera ematen dietenak" dira: "Herritarrei atalase baxuko sarbidea ematen diete erakunde publikoen edo enpresen aurkako kexengatik ordaina eskatzeko".
Bi zutabe
Mintegiak helburu du orainaren azterketa ez ezik etorkizunarena ere egitea, eta bi zutabetan banatu dute horretarako egin beharrekoa: "Batetik, tailerrak egungo gertaera eta garapen globalen eragina ebaluatuko du eta, era berean, krisi klimatikoaren dinamika, gerra eta migrazioa mundu osoko arartekoek giza eskubideen erakundetzat aurre egin beharreko gaiak dira eta, hainbat testuinguru soziopolitikotan eta kulturaletan aztertzea merezi dute. Bestetik tailerrak hutsune bat betetzen du arartekoei buruzko azterlanetan; izan ere, ikuspegi feministak eta postkolonialak falta dira, eta arartekoei buruzko ikerketak Hego Globaleko herrialdeetan".