Eguaztenean Bizkaiko Vulcanizadas taldeak San Lorentzoko ermitan eman zuen kontzertuarekin, egitasmoaren egitaraua osatzen duten ikuskizunen erdia baino gehiago egin dira. Ermitako plazatxoa blues eta soul doinuz xamurtu zuen bostkoteak.
Datozen bi eguaztenetarako ere ikuskizunak jasotzen ditu egitasmoaren egitarauak: Kuttune taldearen kontzertua izango da lehena, 19:00etan, Lazarraga lorategian; bigarrena, berriz, Txaston Dixie Band taldearen kontzertua izango da, ordu berean, San Martinen. Azken emanaldia iraileko lehen egunean izango da, Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoen eskutik. Atxis ikuskizuna egingo dute, 19:00etan, Errementari plazan.