Energiaren gaineko erakusketa gidatuko dute gaur D2030eko adituek

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko eka. 26a, 13:32

Erakusketa Eskoriatzan egon zeneko argazkia.

'Debagoieneko egoera eta aukera energetikoak' izeneko erakusketa dago zabalik kultura etxean eta gaur, eguaztena, bisita gidatua egingo dute, azalpenak emanez, D2030 egitasmoko adituek.

Energiaren Zikloa Aktibatu izeneko informazio eta sentsibilizazio egitasmoa burutu du Udalak azten asteetan eta energiaren gaia bailara ikuspegitik jasotzen duen erakusketa ere jaso du ekitaldien artean. Erakusketa hori kultura etxean dago ikusgai eta gaur, eguaztena, bisita gidatua egingo dute; D2030 egitasmoko ordezkariak egongo dira gaiaren inguruko azalpenak ematen, 18:00etan.

Erakusketa egubakoitzera arte, 28ra arte, egongo da zabalik, kultura etxeko erakusketa gelan, goizez zein arratsaldez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak