Sai arreak behatzeko jarduera egingo dute domekan Arantzazun

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko eka. 18a, 09:31

Saiak behatzen Arantzazun, prismatikoekin.

Aizkorri-Aratzen habiak egiten dituzten hegazti sarraskijaleak teleskopioz behatzeko irteera gidatua izango da. Euren bizimoduari eta ohiturei buruz ere jardungo dute.

Arantzazuko parketxearen inguruko harkaiztietako sai arreen bizimoduari eta ohiturei buruz gehiago jakiteko jarduera gidatua egingo dute domekan, ekainaren 23an. Ekintza sai arreen inguruko hitzaldi labur batekin hasiko da eta ondoren, hegazti horiek teleskopio bidez ikusteko aukera izango dute Arantzazun bertan.

Jarduera 10:30etan hasiko da, parketxeko ingurumen hezitzailearen azalpenak entzun ostean, 11:00ak aldera hasiko dira behaketarekin. Edozein herritarrentzat egokia da, batez ere txorien inguruan interesa duenendako. Prismatikoak eramatea gomendatu dute.

Izena eman behar da

Jardueran parte hartzeko aurrez eman behar da izena, eta horretarako bideak dira: 943 78 28 94 / 699 335 183 edo
arantzazu@gipuzkoanatura.eus. Prezioa, sei euro pertsonako; 12 eta 3 bitartekoak lau euro eta hiru urtetik beherakoak, doan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak