Soka-dantza hunkigarri batekin agurra Corpusei

Iñigo Barrena Kortabarria 2024ko eka. 3a, 11:48

Soka-dantza jendetsu batekin omendu zuten Txutxin. Argazkia: Iñigo Barrena

Domeka arratsaldeko dantza saioarekin amaitu ziren Corpusak, eta, berau aprobetxatu zuten Jesus Irizar 'Txutxin' dantza-maisuari omenaldia egiteko. Soka dantzan herritar ugari batu ziren, eta, amaieran, kontzejupean txalo zaparrada handi batekin omendu zuten

Aurtengo Corpusak bereziak izan dira, izan ere, Jesus Irizar Txutxin jai honen erreferente nagusia falta izan baita lehenengoz. Hilabete da dantza maisua zendu zela, eta, atzo, domeka arratsaldeko dantza saioan omendua izan zen.

Herritar asko batu ziren plazan soka dantza egiteko.

Saioaren amaieran egiten duten soka dantza herritar guztientzat zabaldu zuten, eta herriko plaza txiki gelditu zen. Jende askok parte hartu zuen soka dantzan, dantzari ohiak, lagunak, senitartekoak eta Txutxin omendu nahi izan zuten herritar guztiak. Behin dantza saioa amaituta, udaletxeko kontzejupean txalo zaparrada, besarkada eta negar artean omendu zuten Txutxin. Emozioz beteriko unea izan zen hori. Horrela eman zioten amaiera 2024ko Coprus jaiei.

Txalo, besarkada eta negar artean omendu zuten 'Txutxin'.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak