Corpus jaiak: egitaraua

Mirari Altube Arrese 2024ko mai. 30a, 17:54

Corpus jaiak hastear dira Oñatin. Hona hemen astebururako prestatutako egitaraua:

Maiatzak 31, egubakoitza

  • • 09:30 Dantzariak landa-auzoetan.
  • • 14:30 Dantzariak ikastetxeetan eta kale-auzoetan.
  • • 19:00 Txorimaloak eta erraldoiak kaleetan zehar.

Ekainak 1, zapatua

  • • 09:00 Dantzak plazan. Ondoren, herriko kaleetan.
  • • 10:00 Corpuseko eskubaloi txapelketa goizean eta arratsaldean.
  • • 18:00 Grimm anaien parkea keinu bidezko antzezlana plazan.

Ekainak 2, domeka

  • • 09:00 Aita Madina txistulari taldekoen goiz-eresia.
  • • 10:00 Musika bandaren eresia eta irudiak parrokiara eramatea.
  • • 10:45 San Migelen irudia parrokiara iritsiko da.
  • • 11:00 Meza nagusia Oñatzeko dantzariekin.
  • • 12:00 Prozesioa. Ondoren, musika bandaren kontzertua plazan.
  • • 17:00 Barraketan soinurik ez bi orduz.
  • • 18:15 Dantzarien eta txistularien emanaldia plazan –giro txarra bada, Zubikoan–.
  • • 19:00 Dantzaldia musika bandarekin parrokia aurrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak