Bigarren faseari ekin dio pasa den asteburuan Gipuzkoa Bertsotan-ek, eta Maider Arregi Markuleta bertsolari oñatiarrak irabazi du Usurbilgo (Gipuzkoa) saioa, 345 puntu eskuratuta. Hurrenez hurren izan du, gainera, Aitor Tatiegi Loidi herrikidea, 335,5 punturekin bigarren egin baitu. Ondorengoei dagokienez, honakoa da sailkapena: June Aiestaran Iparragirre, Uxue Alkorta Iturbe, Oier Aizpurua Olaizola eta Odei Lopez Larrauri.
Bigarren faseko lehen lau saioetatik hirutan, beraz, debagoiendarrak izan dira, oro har, nagusi, Antzuolan egin baitzuen lehenengo Oihana Aranak eta Paisaian, berriz, Ane Zuazubiskarrek.