Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea, Gipuzkoa Bertsotan, bigarren itzulian sartu da bete-betean. Bailarako ordezkaritzak paper txukuna egiten jarraitzen du: Antzuolako Torresoroan, 353,5 puntu eskuratu ditu Oihana Aranak, bigarren sailkatuak baino 24 puntu gehiago.
Haren ahizpa Haizea laugarren geratu da, 305,5 punturekin. Gai jartzaile Olatz Zuazubiskar aritu da.
Ane Zuazubiskarrek ere maila ematen ziharduen bien bitartean Pasaian. 340 punturekin lehen postuan geratu da, bigarrenak baino 16 puntu gehiago lortuta.
Gaur, oñatiarrak Usurbilen
Alegian eta Usurbilen dute bertsozaleek gaur hitzordua. Oñatiar jarraitzaile ugari espero dira Usurbilen, Maider Arregi eta Aitor Tatiegi baitira han kantatzekoak.
Gipuzkoa Bertsotan-en bigarren itzuliak saio gehiago izango ditu datozen asteotan.