Mugen gaia landuko dute nazioarteko hainbat adituk Oñatin, eguenean eta egubakoitzean. Muga geografikoak zein kanpo identifika daitezkeenak. Gustavo de la Orden Bosch (Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua), Anaitze Aguirre Larreta (EHU), Ignacio Mendiola (EHU) eta Maite Daniela Lo Coco (Iridia - Giza Eskubideen Zentroa) dira antolatzaileak.
Mugen testuinguru horretan ezagutza ulertzeko eta sortzeko, "mugei buruzko azterketa kritikoak egiten dituzten diziplinen lankidetza" behar da eta ekarpena egin gura diote horri mintegi honekin. "Diziplina horiek bakoitza bere aldetik aztertu ohi dute. Horren aurrean, workshop hau diziplina arteko topaketa bat da, zuzenbidetik, zientzia politikoetatik, nazioarteko harremanen zientzietatik, soziologiatik, antropologiatik, kriminologiatik eta giza geografiatik abiatuta". Topaketa horri esker, mugaren kontzeptu tradizionalaren dekonstrukziora hurbilduko dira, haren sustrai kolonialak eta irismen ez-materialak argitzeko; "gaur egun mugak salbuespen-eremu eta ez-eskubide bihurtzen dituzten boterearen praktikak eta diskurtsoak identifikatzeko; eta mugak zeharkatzen dituzten gizarte-mugimenduetatik, erakundeetatik eta migratzaileetatik kontra-boterearen erreakzioak eta erresistentziak zein diren zehazteko".
Gustavo de la Orden Bosch (Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua), Anaitze Aguirre Larreta (EHU), Ignacio Mendiola (EHU) eta Maite Daniela Lo Coco (Iridia - Giza Eskubideen Zentroa) dira mintegiaren antolatzaileak eta eguenean –maiatzak 23– eta egubakoitzean –maiatzak 24– egingo da mintegia Lege Soziologia Institutuan.