Oñatiko Udalak ez du ebazpenaren aurkako helegiterik aurkeztuko

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko mai. 17a, 11:12

Oñatiko udaletxea.

Udalak jakinarazi duenez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak hartutako ebazpenaren aurka ez egitea erabaki du, talde juridikoarekin gaia aztertuta. Gehitu du hasieratik zuela onartua kontratazio prozesuan izaniko akatsa eta hasieratik agertu dela prest langileari kalte-ordaina ordaintzeko.

Udalak jakinarazi duenez, Euskal Autonomia Elrkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak hartutako ebazpenaren aurka ez egitea erabaki du, talde juridikoarekin gaia aztertuta. Baina, azken asteotan zenbait mediotan argitaratu bezala, "harriduraz" hartu du kalte-ordain nagusia, 30.000 eurokoa, "argitaratu barik dagoen txosten batean oinarrituta egote hori; alegia, erabakiak, onartu eta argitaratu barik dagoen arau bat du oinarrian", eta azaldu du "horrek eragina izan dezakeela konpentsazioaren zenbatekoan, ez direlako arau horren balizko xehetasunak, salbuespeneko kasuak... ezagutzen –tartean, kasuaren berezitasunak bat etor zitezkeen salbuespen horiekin edo arintzeekin–.Beraz, ez da indarrean diren araubideetan behar moduan oinarrituriko kalte-ordain erreal bat". Gogorarazi du "Oñatiko kasua bere horretan" ez dela salbuespena; "bai, ordea ebazpenean jaso den erabakia".

Udalak onartu du legalki aplikatu beharrekoa izan arren ez zaiola bidezkoa iruditzen Langileen Estatutuaren 56. artikuluaren eta Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 110. artikuluaren araberako 493,49 euroko kalte-ordaina. "Horixe zen Udalak aplikatu behar zuena, hori baitzen kasu hau aurreikusia zuen oinarri juridiko bakarra. Erakunde batek araubideetan oinarriturik hartu behar ditu erabakiak. Ezin daiteke ahaztu funts publikoak kudeatzearen ardura duela". Gehitu du hasieratik zuela onartua kontratazio prozesuan izaniko akatsa eta hasieratik agertu dela prest langileari kalte-ordaina ordaintzeko. Ebazpena aurrekari izan daitekeela ere uste du Udalak: "Nork daki. Agian, ebazpen hau, aurrekari izan daiteke etorkizuneko ebazpenetarako, langileek ez ditzaten horren konpentsazio mugatuak izan kaleratze kasuetan".

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak