Kanten artean daude, esate baterako, Erruduna, Zaindu maite duzun hori eta Zaldiak negarrez. Elkar Musikaren hitzetan, "artifiziorik gabeko" lan bat da, "kantaren esentzia biluztea ahalbidetzen dion formatua".
Azkarateko Mamia estudioan grabatu, nahastu eta masterizatutako lana da, Jonan Ordorikaren eskutik. Musikariaren anaia da, eta pasa den abuztuaren 7an hil zen.