Jonan Ordorika soinu teknikaria hil da

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko abu. 8a, 12:58

Jonan Ordorika eta Fermando Saunders, Lou Reed-en bajista, Elgetako Espaloian, 2005ean.

30 urte baino gehiagoko eskarmentua zuen ekoizle eta musika teknikari lanetan oñatiarrak. Atzo hil zen.

Hainbat urte egin zituen jardun horretan Jonan Ordorikak (Oñati, 1967), eta musikari askorekin egin du lan bere ibilbidean; besteak beste, Ruper Ordorika anaiarekin. Azkenekoz, Amour eta toujours (2021) lanean aritu ziren elkarrekin, baina, aurrez, Ordorikak kaleratutako lan ugaritan ere batera jardun zuten.

Mamia estudioa ere berea zen, eta talde askok hor grabatu eta masterizatu dituzte euren lanak; tartean, bailarako musikari ugarik.

Lou Reed-en omenezkoa

Lou Reed musikariaren omenezko lan baten sustatzaileetako bat ere izan zen Ordorika 2014an, oso gaztetatik baitzen Lou Reeden jarraitzaile, eta pertsonalki ezagutzea ere lortu zuen. Hala, musikaria hil eta gutxira, hainbat euskal artistak parte hartu zuten proiektu bat abiatu zuen Lou Reed, mila esker izenpean. Tartean ziren, besteak beste, Andoni Basterretxea, Txuma Murugarren, Maddi Oihenart, Gorka Urbizu, Anari, Petti, Iñigo Muguruza, Joseba Tapia, Xabier Leturia eta Rafa Rueda.

Samin mezuak

Ordorikaren heriotzaren berri izatean, hainbat dira sare sozialetan mezuak zabaldu dituzten lagunak eta ezagunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak