Agur ekitaldia egin diote Xabier Ugarteri

Julen Murua Mesonero 2024ko urt. 22a, 18:15

Hilaren 20an hil zen Xabier Ugarte euskaltzale eta musikaria 70 urte zituela eta gaur agur ekitaldia egin diote Oñatiko Moyua beilatokian.

Zapatuan zendu zen Xabier Ugarte, Artixa kultura elkarteko kide, euskaltzale eta gitarra-jotzaile oñatiarra, eta gaur, haren senide eta lagunak batu dira Moyua belatokian Ugarte zena agurtzeko. Omenaldi gisa, hainbat abesti jo dituzte Bixente Martinezek, Amaia Azpiazuk eta Iraia Aizpuruk, eta esker oneko hitzak besterik ez dizkiote eskaini Ugarteri.

Bertan izan dira Artixa elkarteko kideak, Ugarterekin musika eta, oro har, euskal kultura partekatu dutenak eta herritarrak, izan ere, zera azpimarratu baitute bertaratuek, Ugarte "oso maitatua" zela herrian, eta hark utzitako legatua "oso handia" izango dela.

Erlazionatuak

Xabier Ugarte euskaltzale oñatiarra hil da

Iñigo Barrena Kortabarria urt 21 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak