Goilarre programaren baitan, Aloña mendi inguruko larreen kontserbazioan eta larre hauetan jarduten duten ganaduzaleen bizi eta lan baldintzetan eragin handiena duten inbertsioak planifikatzen dira, Aloabel (Aloña mendiko Abeltzain Elkartea), Aldundia eta Oñatiko udala elkarlanean jardunda.
Lanak orokorrean, ondorengoak izan ohi dira: bideak konpontzea, ur-aska eta ur instalakuntzak konpontzea, ur-aska berriak egitea, harrapalekuak konpontzea, itxiturak konpontzea edo berriak egitea eta larreetako xehaketak egitea. Gaur egingo den bileran 2024ko beharrak aztertuko dira, 2023an egindakoak baloratuz. Behiei bailatu birtuala jartzeko aukera ematen duen Ruraltxa proiektuaren berri ere emango dute. Oñatiko Udalak 27.000 euro jartzen ditu lan horietarako.
Aloña aldean abereak larreratzen duten ganaduzaleak daude gonbidatuta bilerara. Kultura etxeko zinema aretoan izango da gaur, eguena, 18:00etan.