Basurde batida baten berri eman du Partzuergoak, zapaturako

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko abe. 21a, 17:21

Basurde uxaketa adierazten duen kartela (Argazkia: Alea).

Urbian, San Adrian kobazuloa eta Oltza artean egingo da basurde-uxaldia zapatuan, eguraldia ona bada. Partzuergoaren gomendioa da San Adrinetik Aitzgorrira maratoiko bidetik eta Urbira Aitzgorritik bueltan joatea.

Partzuergoak jakitera eman du zapatuan, abenduak 23, basurde-uxaldia, batida, egingo dutela Urbian, San Adrian kobazuloa eta Oltza artean. Hori horrela izanda, Partzuegoaren gomendioa da San Adrianetik Aitzgorrira maratoiko bidetik joatea, eta Urbiara, Aitzgorritik bueltan joatea. Zumarraunditik Urbiara, berriz, pistatik. Kontrara, saihestu beharrekoa dira San Adrian kobatik eta Zumarraunditik Peazuluetara doan mendi bidea eta Oltza ingurua.

Batidaren berri ematen duten abisuak eta kartelak egongo direla adierazi du Partzuergoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak