Landa lurrak erosteko bigarren deialdia egin du Udalak

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko abe. 21a, 16:30

Aldakiño-Olapoto basoa (Argazkia: Oñatiko Udala).

Aldakiño-Olapoto hiri basoarekin muga egiten dutenak, Legazpi-Antzuola-Bergara udalerrien arteko muga egiten duen mendilerroan kokatutakoak, erreken zaintza eremuan daudenak edota hegazti nekrofagoen interes bereziko eremu eta elikadurarako babes eremuan kokatzen direnak eskuratu gurako lituzke.

Landa lurrak erosteko beste deialdi bat egin du Oñatiko Udalak. Goian aipatutako inguru horietan daudenak eskuratu gurako lituzke eta hor  lursailen bat, edo azaleraren erdia gutxienez aipatutako eremuetan dauden lursailen bat saltzeko duten jabeek aurkeztu dezakete proposamen edo eskaintza. Udalak ordainduko lukeen gehienezko prezioa mugatu du, 2.000 €/Ha.

Abenduren 27a da epea

Lehiaketara aurkezten diren lursailak baloratzerakoan hiru irizpide nagusi hartuko dira kontutan: prezioa, lursailaren azalera eta udal jabegoko lursailekiko gertutasuna. Eskaintza ekonomiko merkeenak, azalera handienekoak eta udalaren lursailetatik hurbilen daudenak lehenetsiko dira. Landa lurrak erosteko deialdi honen inguruko xehetasunak udal web atarian, kontratatzailearen profila atalean daude. Interesatuek abenduaren 27ko gauerdira arteko epea dute eskaintzak egiteko. Eskaintzak, paperean, udaleko HAZ bulegoan aurkeztu daitezke edo modu elektronikoan, udaleko web atariaren bitartez.

Bertako espezie, baso eta ekosistemen kontserbazioa indartu eta bioaniztasun galera gelditzeko politika sustatzea da udalaren helburua. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak