Mila Modu taldearen 'Kenopsia' lanaren zuzeneko aurkezpena

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko abe. 19a, 17:33

Oñatiko Mila Modu taldearen formazio berria. Argazkia: Mila Modu.

Bihar, abenduaren 20an, aurkeztuko dituzte jendaurrean kantu berriak, Eltziako topagunean, 20:00etan hasita.

Absurdoaren paradisua (Elkar, 2020) eta INTRA (Elkar, 2022 argitaratuta, Kenopsia izenekoa sortu du 2019an abiatutako Oñatiko Mila Modu taldeak. "Jendez beteta egoten den baina une jakin batean hutsik dagoen leku batean kokatzen garenean izaten dugun emozioa adierazten du kenopsia hitzak. Edozein geltokitan egon daiteke kokatuta, non bizitzak, istorio pertsonalak, nahiak, aldarrikapenak eta amets anonimoak elkartzen diren", dio taldeko abeslari Xabier Yanizek.

Doinuei dagokienez, 90eko hamarkadako rock-poparen ildotik jarraitu du orain arte Xabier Yanizek, Andoni Camposek, Oscar Arlanzonek eta Rober Ferreirok osatu duten laukoteak, lan berriarekin boskotea bihurtu dena, Miren Fernandez sintetizadore eta teklatu-jolea taldera batuta. Erregistro berriak bilatuz, abesti koloretsuagoak, freskoagoak eta potenteagoak lortu ditugu".

Erlazionatuak

'Kenopsia' lana aurkeztu du Mila Modu taldeak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023 aza 27 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak