Elorregi eta Oñatiko trenbide-sarea ezagutu du herritar talde batek bizikleta gainean

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko abe. 16a, 17:37

Bisita gidatu berezia egin du gaur 15 laguneko talde batek bizikleta gainean. Jabi Bujanda Txebi oñatiarrak Elorregi eta Oñati arteko Vasco-Navarro trenari buruzko historia eta datuak eman ditu eta jatorrizko ibilbidea ezagutzeko parada izan dute.

Eguraldia lagun, bizikleta martxa egin dute 15 lagunek Elorregitik Oñatiko Correos pareraino. Jabi Bujanda Txebi oñatiarrak gidatu du martxa eta hark azaldu duenez goiz-pasa horren helburua izan Elorregi eta Oñati bitarteko trenbide-sarea ezagutaraztea. Horretarako, bi bideo erakutsi dizkie parte-hartzaileei: "Bi bideo ekarri ditut, eta kartografia mapa bat oinarri hartuta hor ikusi dute zein zen trenaren ibilbide originala, eta behin trena itxita eremu horietan fabrikak edota etxeak eraiki dituzten".

Herritarren testigantzak

Horretaz gain, ibilbidean zehar egun ikus daitezkeen ibilbideko zubi eta tunelak ere ikusi dituzte: "Bi zubi operatibo daude, beste bi apurtuta; tunel bat, geralekua eta Correoseko estazioa ikusi ditugu".

Gainera, herritarrekin ere egin dute topo bidean eta bi puntutak Vasco-Navarro trenari buruzko bizipenak eta testigantzak entzuteko aukera ere izan dute. Ibilaldiaren ostean, "gustura eta helburua beteta" agertu da Txebi.

Erlazionatuak

Trenak ekarri eta emandakoak

Iñigo Barrena Kortabarria 2023 abe 16 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak