Iturrigorriko zelaiak garbitu ditu Oñatiko Udalak

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko abe. 2a, 12:24

Iturrigorrin egindako garbiketaren osteko argazkia (Argazkia: Oñatiko Udala)

Iturrigorriko zelaian eta bidean zeuden sastrakak moztu zituzten urrian udal brigadako langileek. Partaidetzazko aurrekontuetako proiektu bozkatuetako bat izan zen Iturrigorriko zelaiak garbitzea.

2022an egindako partaidetzazko aurrekontuen prozesuan hainbat proiektu irten ziren. Horietako bat izan zen Iturrigorriko zelaiak garbitzeko eskaera. Lan horiek Oñatiko udal brigadako langileek egin zituzten pasa den urrian, Udal Gobernuak jakitera eman duenez: "Zelaian eta bidean zeuden sastrakak moztu dira. 3.500 euroko aurrekontua zuen esku-hartzeak. Udal brigadak egin ditu lanok udal makineriarekin eta, beraz, kostu zuzenik gabe gauzatu da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak