The Pus Brothersen 'Altxorraren bila', film laburrik onena Oñatin

Txomin Madina Milikua 2023ko aza. 5a, 11:40

Xabier eta Aitor Garcia Burcio anaiek osatutako taldearena izan zen atzo XIV. Oñatiko Laburmetrai Rallyko epaimahaiaren lanik gustukoena. Ikusleen saria Hangover taldearen Bazatotzak, bazatotzak  lanak eroan zuen. Dagoeneko ikusgai daude aurten film labur guztiak.

Parte-hartzaileentzat goizeko zortzietan hasi zen egunari amaiera emateko, XIV. Oñatiko Laburmetrai Rallyko sari banaketa ekitaldia egin zuten atzo iluntzean jendez lepo bete zen Santa Ana antzokian. Hamabost taldek hartu dute aurten parte eta denek lortu zuten 19:00etarako lana aurkeztea.

Western-a izan da edizio honetan parte-hartzaileek landu beharreko generoa, eta bainuontzietan-eta erabiltzen den tapoia bai ala bai agertu beharreko objektua. Eta epaimahaikideen iritziz  "proposamen ezberdin eta berritzaile bat" aurkezteagatik, baliabide teknikoen erabilpen "egokiagatik" eta erakutsi beharreko tokiak "modu originalean" erakusteagatik, The Pus Brothers taldearen Altxorraren bila lana izan da aurtengo sari nagusia eroan duena. Interpretazio Onenaren saria ere lan horren egileek irabazi dute.

The Pus Brothers taldekoak.

Epaimahaiak emandako bigarren saria Kalabaza Productions taldearen Westbillaga film laburrak irabazi du eta hirugarrena, Hangover taldearen Bazatotzak, bazatotzak lanak. Hangover taldearentzat izan da baita ere  Ikusleen saria ere.

Era berean, erakutsi beharreko objektuaren erabilpen onenagatik, Piktxurs taldearen Mendekua lanari eman diote Antolakuntzaren saria. Aurten rallyan parte hartu duten lan guztiak, hemen.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak