XIV. Oñatiko Laburmetrai Rallyko sari-banaketa ekitaldia, iruditan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko aza. 5a, 15:37

Atzo, egunean zehar, Oñatin film-laburrak grabatu ostean, gauean egindakoa ikusi eta sariak banatu zituzten Santa Ana antzokian. Hamabost taldek hartu zuten parte eta The pus Brothersen Altxorraren bila lanak irabazi zuen sari nagusia; Ikusleen saria, berriz, Hangover taldearen Bazatotzak, bazatotzak piezak.

Western-a ardatz hartuta grabatu zituzten atzo film-laburrak Oñatin eta egunaren amaieran egin zuten sari-banaketa Santa Ana antzokian. The Pus Brothers taldearen Altxorraren bila lana izan da aurtengo sari nagusia eroan duena. Interpretazio Onenaren saria ere lan horren egileek irabazi dute.

Epaimahaiaren bigarren saria Kalabaza Productions taldearen Westbillaga-rentzat izan da, eta hirugarrena, Hangover taldearen Bazatotzak, bazatotzak piezarentzat. Azken horrek irabazleen saria ere jaso du. Bestalde, erakutsi beharreko objektuaren erabilpen onenagatik, Piktxurs taldearen Mendekua lanari eman diote Antolakuntzaren saria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak