Zaintza gaitzat hartuta antolatutako hitzaldi zikloaren barruan, 'Zahartzea XXI. mendean. Ereduak eta erronkak izeneko hitzaldia egingo dute gaur (gazteleraz). Matia Fundazioko Nerea Etxaniz eta Nerea Almazan izango dira hizlariak. Eltziako hirugarren solairuan izango da. Irekia da, herritar denak animatu gura ditu Udalak eta hitzaldira joateko zaintza zerbitzua edo besteren bat behar izanez gero, berdintasun sailarekin jar daiteke herritarra harremanetan: berdintasuna@onati.eus.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.