Herriko jai nagusiak ospatzeko antolatutako ekintzen artean ez da musikarik falta. Eskaintza zabala da. Asteburu honetan bertan izango dira lehendabiziko emanaldiak. Doan izango dira kontzertu denak.
HUNTZA
Txosna gunea / Irailak 23 / 22:00
Otsailean bukatuko du bere ibilbidea Huntza taldeak. 2014an du proiektuak sorlekua, unibertsitateko ikasleen baitan, Bilboko kaleetan, eta Miribillan egingo duen zuzenekoarekin agur- tuko da, taldea osatzen duten sei musikariak gipuzkoarrak badira ere. "Azkena izango balitz bezala" ari da egiten emanaldiak, eta indar horrekin etorriko da taldea Oñatira ere, panderoa eta trikitia, besteak beste, gogoz astintzera.
MUTIKO, TATTA & DENSO
Txosna gunea / Irailak 23 / 22:00
Jaietako lehen asteburuan, Huntza taldearekin barera, bakarkako ibilbidea duten hiru gaztez osatutako taldea, baina ikuskizun bikaina egiteko elkartzen dena. Denso produkzioan eta Tatta eta Mutiko ahotsetan. Besteak beste, Alex Sardui, Sativa,Frío eta beste abesti batzuk dituzte eurenlan esanguratsuenen artean.
ANDONI OLLOKIEGI
Txosna gunea / Irailak 28 / 19:30
Txantxikuren jaitsiera aurreko minutuei jarriko die zuzeneko musika Andoni Ollokiegik gitarra lagun duela. Rock zalea, bitan banatuta eskainiko du kontzertua, Txantxikuaren jaitsieraren ostean, musika eskaintzen jarraituko du toki berean.
GAUARGI
Plaza / Irailak 28 / 20:15
Duela hiru urte sortutako talde nafarrak iaz ka
Gauargi musika taldea 2012. urtean hasi zen erromeriak egiten eta ezkontzak eta bestelako ospakizunak musikaz girotzen. Erromeriak zein disko-festak ere egiten dituzte egun, errepertorio zabala eskainiz. Iluntzean hasiko du emanaldia eta nagusien danborradaren ostean jarraituko, plazan. Amaia Txintxurreta oñatiarra eta Asier Castro egongo dira oholtza gainean.
NHIL
Atzeko kale / Irailak 29 / 19:00
Aretxabaletarrak, eskoriatzarrak eta arrasatearrak dira Nhil taldea osatzen duten kideak eta Oñatiko jaien barruan joko dute. Bizi bagina da taldearen bigarren lana, iaz kaleratutakoa.
RUKULA eta SUA
Txosnagunea / Irailak 29 / 19:00
Pop-rock musika estiloko talde bizkaitarra da Sua, Jatabekoa, 2018an hasi zena musika sortzen. Usurbilgo Rukula talde instrumentala, berriz, zaharragoa da; bigarren lana kalean zuten ordurako, 2015ean hasi zuen bere ibilbidea M-ak musika taldearen kanten bertsioak eginez.
EN TOL SARMIENTO
Plaza / Irailak 29 / 23:00
Kontzertuak jendez lepo betetzen dituen En Tol Sarmientok plazan joko du San Migel egunean. Guretzat izeneko biraren barruan makina bat emanaldi ari da egiten. Gaur, esaterako, hilak 22, Logroñon joko du eta Oñatikoa izango da hurrengo kontzertua. Handia da Oñatiko plaza, baina txiki ere gera daiteke taldeak erakartzen dituen jarraitzaile kopurua ikusita.
ELUSTONDO ANAI-ARREBAK
Atzeko kale / Iraiak 30 / 18:30
Udanako mendatea jaitsi eta Oñatin izango dira, Herri Egunean, Legazpiko Elustondo anai-arreba trikitilariak.
BAD SOUND
Txosnagunea / Irailak 30 / 21:00
Euskal Herriko reggae panoramaren klasiko baten emanaldia ere egongo da aurtengo jai nagusietan. Herri Egunean, oñatiarren eta jaietara hurbiltzen direnen gorputzak eta kontzientziak dantzan jarriko ditu Irungo hirukoteak.
LEHEN LERROA
Txosnagunea / Irailak 30 / 21:00
Oñatiko taldeak ere badaude zuzeneko emanaldien kontzertuen zerrendan. Hilaren 30ean, esaterako, Lehen Lerroak joko du, nola ez, Añuberekin batera. Gainera, azken aldian jairik jai dabilen Lizartxo herriko taldeak ere dantzan jarriko ditu txosnagunean daudenak. Gaueko laugarren taldea izango da; DJ zeitunaren aurretik joko du.
RIBERA CANTA
Lazarraga lorategia / Urriak 1 / 13:00
Nafarroako jotak eskaintzen duen talderen bat ere urtero etortzen da jaietara, eta aurten ere bai. Kasu honetan 1989an Tuteran sortutako taldea dator, hamazazpi urte daramatzate eurena den musika herririk herri eskaintzen.
WILLSON AND WILLSONETIS
Atzeko kale / Urriak 1 / 19:00
Adolfo Cabralesen jarraitzaileak, tabernan Fito-ren kantak jotzeko eskatu zien behin lagun batek, eta hor sortu zen Fito & Fitipaldis taldeari tributua egiten dion cover talde hau.
TAPIA ETA LETURIA BAND
Txosna gunea / Urriak 1 / 19:00
Euren lehenengo kantutegiari buelta eman eta errepasatzeko gogoa sartu zaie Tapia eta Leturia trikitilariei eta berriz bueltatu dira herriko plazetara. 2007an egin zuten lehengo etaparen azken emanaldia jendaurrean eta bigarren etapa batekin diote orain. Bitarte horretan, baina, ez dira geldi egon. Tapiak hainbat proiektu egin ditu eta Leturia Korrontzi taldearekin ibili da azkenaldian.
PURO RELAJO
Plaza / Urriak 2 / 22:00
Gelditu barik dabil Puro Relajo talde nafarra. Euskal Herriko zein hemendik kanpoko hainbat herritan jo dute dagoeneko eta oraindik luzea da iragarrita dituzten emanaldien zerrenda. Tartean dago Oñatikoa, jaiei amaiera emango dien kontzertua, Errosarixo Bixamon egunean.
Beste emanaldi batzuk ere bai
Zuzeneko kontzertuetan ez ezik, bestela ere entzungo da musi- ka herriko kaleetan jai egunetan. Jose de Azpiazu musika eskolako triki-pandero eta soinujoleen taldea, txistulariak eta Tolosako gaiteroak, adibidez, kalerik kale ibiliko dira Herri Egunean, giroa alaitzen. Aita Madina txistulari taldeko musikariak ere goiz eresiak egingo dituzte Herri Egunean zein Errosarixo egunean. Bestalde, ohikoak bihurtu diren musika hitzorduak ere ez dira faltako, Musika Bandak San Migel egunean egingo duen kontzertua edo Zai Zoi Bele elkarteko taldeek Errosarixo Bixamon egunean txosna gunean eskaintzen duten Dibertsioak saioa, esaterako. Musika gabeko jairik zaila da imajinatzea eta San Migel eta Errosarixo jaietan ere ez da isilunerik egongo.