2020an abiarazi zuen Oñatiko Udalak herriko armarria eguneratzeko eta bandera egiteko –ordura artekoa estandartea zen– prozesua. Pauso guztiak eginda, behin betiko onarpena jaso dute horiek: Eusko Ikaskuntzaren hiru txostenen onespena hain zuzen ere, arrazoi historikoak, heraldikoak eta bexilologikoak oinarri.
Koroarik eta San Andresen gurutzerik ez
Rosa Ayerbe Iribar historialariak egindako txostenak oinarri hartuta bi dira Oñatiko armarri berriak, orain artean bandera moduan erabili den herriko estandarteak, izandako aldaketa nagusiak. Batetik, koroa kendu diote armarriari, Eusko Ikaskuntzaren ikerketak berretsi zuelako ez zela koroa mantentzeko behar moduko oinarri historikorik. Horrez gain, armarriko elementuak eta koloreak egokitu dira. Eta gainera, San Andresen gurutzea kendu diote estandarteari, bandera bilakatu den horri. Hala, armarri berria eta San Andresen gurutzerik gabeko atzealde zuria ditu banderak.
Urriaren 19an aurkeztu zizkion aldaketa proposamenak Gipuzkoako Foru Aldundiari, eta horrek, maiatzaren 26an argitaratu zuen behin betiko ebazpena, tokiko erakundearen eskaera onartuz.