Zuhaitz hostozabalen basoak nola zaindu azalduko dute Oñatin, zaintza horren oinarriak eta zergatiak izango dituzte hizpide. Saio teorikoa ekainaren 7an, eguaztena, egingo dute eta Aitor Onaindia Bereziartua (Basoa Fundazioa) eta Eneko Iturbe Otermin (Gipuzkoako Baso Elkarteaa) izango dira hizlariak. 19:00etan izango da hitzaldia, zinema aretoan. Saio praktikoa, berriz, uztailaren hasieran egingo dute.