Hezkuntza emozionalaz aritu dira Kristau Eskolako 80 hezitzaile baino gehiago Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko eka. 6a, 08:39

Elkar Hezin egindako GuGan ekitaldian. (Argazkia: Elkar Hezi).

Ikastetxeetan hezkuntza emozional eta bizikidetza positiboa eragiteko asmoz, Kristau Eskolak 80 hezitzailetik gora bildu ditu Oñatiko Elkar Hezi ikastetxean, GuGan egitasmoaren baitan. 

Kristau Eskolaren historian eta jatorrian dago txertatuta GuGan egitasmoa, garaiei egokitutakoa, eta horren ospakizun ekitaldia egin zuten 80 hezitzaile baino gehiagok Oñatiko Elkar Hezi ikastetxean. Han izan izan dira, besteak beste, Kristau Eskolako zuzendari nagusia, María Eugenia Iparragirre Bempostam, pedagogia taldea eta Kristau Eskola sareko hainbat ikastetxeetako ordezkariak, tartean, noski, Elkar Hezi ikastetxea eta Ereiten Fundazioa.

"Gure ikasleak ahalik eta ongizate handienarekin heztea nahi dugu eta, horretarako, premiazkoa dugu hezkuntza emozionalean eragitea. Norabide horretan, eta neurozientzia oinarri izanik, sortu genuen GuGan, ongizatean heztea helburu duen programa", adierazi zuen María Eugenia Iparragirrek, Kristau Eskolako zuzendari nagusiak, jardunaldiaren hasieran. Saioan izan zen baita ere neurozientzian aditua den Carme Timoneda. Ikaslearen ongizatea erdigunean kokatuz, eta neurozientziaren ikerketetan oinarriturik, pertsonaren heldutasun integrala eta ongizate pertsonala lortzeko hezkuntzak eskaini ahal dituen baliabideak azaldu zituen, besteak beste, eta gaineratu zuen GuGan edozein motatako jazarpena ekiditeko programa prebentibo oso baliotsua ere badela.

Kristau Eskola zenbakitan

Kristau Eskola Euskadiko ikastetxe kristauen sarea eratzen duen elkartea da eta berak emandako datuen arabera, egun, 8.000 hezitzaile, 90.000 familia eta 123 ikastetxe batzen ditu Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban banatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak