Hotz Oñatik gidatua baina herriko hainbat eragileren babesarekin abiatu dute Migrazioa guztion eskubidea kanpaina. Batxilergoko ikasleek margotutako marrazkiekin egindako murala, bertsoak, mosaikoa, elkartasuna, pintura tailerra eta Aiert Alberdiren kontzertua izan dira protagonista Foruen plazan.
Ekitaldi nagusietako bat Olatu solidarioa izan da. Aita Mari ontziaren erreplika bat eskutik eskura pasa dute herritarrek, olatua irudikatuz. Era berean, giltzatako solidarioak saldu dituzte, euro baten truke. Jasotako dirua Aita Mari ontziarendako izango da. "Aita Marik egiten duen misio bakoitzak 70.000 euro balio ditu. %80 Eusko Jaurlaritzak estaltzen du, eta bestea, herritarrok egiten ditugun ekintzetatik. Horra bideratuko dugu giltzatakoekin jasotako dirua", esan du Hotz Oñatiko kide Ana Mendizabalek.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!