Migrazioa guztion eskubidea kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Hotz Oñati 2023ko api. 27a, 23:28

Hotz Oñatik "Migrazioa guztion eskubidea" sentsibilizazio kanpaina antolatu du maiatzerako. Dokumental, film-labur eta hitzaldiak egongo dira.

  • Noiz: Maiatzak 3, 10, 17, 23 eta 31
  • Non: Oñatiko kultur etxean (zinema aretoan)
  • Ordua: 19:00

"Migrazioa guztion eskubidea" kanpainako ekintzak maiatzak 3, 10, 17, 23 eta 31 izango dira, 19:00tan Kultur-etxean:

  • Maiatzak 3: Ane Irazabal-en "Awlad. Hesiak Gainditu" dokumentala. Ondoren tertulia Ane Irabazalekin (online konektatuko da).
  • Maiatzak 10: EHIZA animazio kortoa. Ondoren tertulia: zuzendaria (Bego Vicario) eta taldekide batzuk (Roberto Zabarte) etorriko dira.
  • Maiatzak 17: "Haizearen egia" film laburra (Sahara). Ondoren tertulia: Ekain Albite (zuzendaria) eta Garazi Hach Embare (sahararren eskubideen aldeko eusko-saharar ekintzailea) egongo dira.
  • Maiatzak 23: Yemen-eko egoera humanitarioari buruzko hitzaldia. Eva Erill "Solidarios sin fronteras" GKEko lehendakariaren eskutik.
  • Maiatzak 31: Frontera Sur-ri buruzko hitzaldia. "Solidary Wheels" GKEko bi pertsona etorriko dira, Melillako egoera kontatzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak