Sarek salatu duenez, Arregik kalean egon beharko luke dagoeneko eta hirugarren gradua eskatu dute harentzat. Izan ere, 77 urte ditu eta horietatik 31 pasa ditu kartzelan. Espainiako zigorraren hiru laurdenak 2019ko ekainean bete zituen.

Apirilaren 29an, Sarek deituta, prentsaurreko jendetsua egingo dute Donostiako Artzai Onaren plazan, gradu erregresioak salatzeko.