Horma-irudia margotzen hasi dira Antixena gaztetxean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko api. 16a, 20:08

Dozenaka lagun bildu dira horma-irudia margotzeko.

Arte jardunaldiak egiten dabiltza Oñatiko Antixena gaztetxean egunotan. Hilaren 12an hasi ziren, buztin tailerrarekin, eta, gaur, horma-irudia margotzen hasi dira gaztetxearen barnealdean dozenaka lagun.

Jardunaldiak, ordea, apirilaren 26ra arte luzatuko dituzte. Izan ere, orain arte, arteari lotutako ekintza solteak egin dituztela adierazi dute antolatzaileek, baina, bazegoela egun horiek are gehiago luzatzeko interesa, hala nola, askotariko tailerrak antolatuta.

Datozen egunetan, beraz, hainbat ekintza egingo dituzte; bihar, esate baterako, pintura tailerra egingo dute, eta, etzi, Photoshop programa nola erabili ikastekoa. Hala ere, izango da egitarauko beste proposamen batzuez gozatzeko aukera ere.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak