Urkiak eta elorri zuriak landatu dituzte aurten Aloñan

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko mar. 20a, 18:02

Aloñan atzo egindako zuhaitz landaketa.

Aurten ere elkartu dira herritarrak Aloñako magalean, zuhaitz landaketarako. Urkiak eta elorriak landatu dituzte aurreko urteetako itxituretan.

Aloñako Lagunak elkartearekin eta Natur Eskolako hezitzaileekin batera, aurten ere egin dute zuhaitz landaketa Aloña inguruan, Imanol Biain basozainaren laguntzarekin. Martxoaren 12rako zuten antolatuta hasiera batean, baina elurragatik atzeratu egin zuten eta atzo, hilak 19, ospatu zuten zuhaitz eguna Aloñan.

Aloñako magalean dagoen Unaimendin (Duru) elkartu ziren 10:00etan eta aurreko urteetako itxituretan, 60 zuhaitz landatu zituzten, erdiak urkiak eta beste erdiak elorri zuriak. Amaieran, Duruko Bittor Altuberen Gure kabia txabolan, salda beroa, txorizoa, patata tortila eta gazta jan ziituzten, giro ederrean eta kontu kontari.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak