Santa Lutziako mahaiak eta eta banku-pare guztiak berriztu egin dituzte. Partaidetzazko aurrekontuen prozesuan bigarren proiektu bozkatuena izan zen, 412 botokin (%51,53). Lehen zeuden mahai eta bankuak kendu eta berriak jarri dituzte, harrizko oinarriak konpondu ostean. Martxoan egin dituzte lanak eta aurrekontua 5.400 eurokoa izan da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.