Aranzadi Zientzia Elkartekoak Erdi Aroko gazteluaren bila dabiltza Gazteluaitzen

Miren Arregi Amasorrain 2023ko mar. 11a, 20:08

Oñatiko Udalak bultzatuta, indusketa arkeologikoak egiten ari da Aranzadi Zientzia Elkartea Gazteluaitzen. Gaur han dira eta halaxe egingo dute bihar ere. Aranzadikoez gain, oñatiar batzuk ere batu dira indusketetara, besteak beste, Gure Bazterrak elkarteko kide bi.

Goizean hasi ditu indusketak Gazteluaitzen Arantzadi Zientzia Elkarteak eta bihar ere han egongo dira. Erdi Aroan han egongo zen Gazteluaren bila ari dira. XVI. mendeko aipuetan Gazteluaitz izena azaltzen da tontorra izendatzeko, baina, Gazteluaren beraren erreferentziarik ez dago, beraz, uste dute lehenago desagertu zela. 

Gazteluaitzeko hiru tokitan egin dituzte katak eta horietan, aztarnategi arkeologikoa badagoela argi ikusi dute. Gainera, gure arbasoak han harriak lantzen aritu izanaren zantzuak aurkitu dituzte arkeologoek. Horma txiki bat ere antzeman dute, eta gaintxoan ordokia egiteko haitzak landuta dauden zalantzarik ez dute.

Gainera, aurrez ere, erdi aroko zeramika puskak aurkitu dituzte Gazteluaitzen, baita askoz lehenagokoak ere. Izan ere, duela 4.500 urteko zeramika pusketa ere aurkitu zuten. Oraingo ekinaldian ere aurkitu dute historiaurreko zeramika zatia. Uste dute, gero berrerabilia izan zela.

Erlazionatuak

Gazteluaitzen indusketak egiten ari dira

Miren Arregi Amasorrain 2023 mar 11 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak