Urkiak landatu dituzte Zubillagan

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko mar. 5a, 18:02

Zubillagan goizean egindako zuhaitz landaketan.

Atzo zuhaitz azoka eta gaur zuhait landaketa egin dute Natur Eskolak antolatutako ingurumen jardunaldien barruan. Urkiak landatu dituzte Zubillagan.

Beste zuhaitz landaketa bat ere egingo dute jardunaldi horien baitan, Aloñako Lagunak taldekoekin batera. Datorren domekan izango da hori, martxoak 12, Unaimendin; 10:00etan dute hitzordua eginda. Zubillagan ez dituzte eramandako urki guztiak landatu, espazio faltagatik, eta Aloñarako utzi dituzte sobratu direnak. Horiez gain, hostazuriak, mendiko haritzak eta otsalizarrak ere landatuko dituzte.

Gaur zortziko landaketara joateko izena emateko bi modu daude: Fernando Maiztegiri esanda, Patrue Kaleko bere tailerrean, edo e-posta bat bidalita  helbide honetara: aloinalagunak@gmail.com.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak